2013-05-17

  TESTIGOS DE UN TIEMPO MALDITO   





Javi Larrauriren dokumentala
Maiatzak 19 - arratsaldeko 19:30etan
Modelo Aretoan
Sarrera doan eserlekuak bete arte

www.javilarrauri.com

Testigos de un tiempo maldito” proiektuak orientazio edo identitate sexualagatik erregimen frankistak zigortutako pertsonen memoria berreskuratu nahi du.
Frankismoaren garaian homosexualitatearen aurkako errepresioa izugarrizkoa izan zen. Aurrena Arlotekeriaren Legearen bidez kriminalizatu zen, eta 1970etik aurrera, berriz, Arriskugarritasun Sozialaren Legearen bidez. Homosexuala izatea delitu izan da Espainian 1978 arte. Delitu hori kartzelen edo kontzentrazio-esparruen bidez zigortzen zen. Esate baterako, Kanariar Uharteetako homosexualak Fuerteventurako Tefia esparrura bidaltzen zituzten. Homosexualentzako kartzela bereziak ere egon ziren, adibidez, Huelvakoa edo Badajozekoa. Beste batzuetan, preso homosexualentzako modulu bereziak zeuden, hala nola, Bartzelonako Modelo espetxean, Valentziako Modelo espetxean edo Carabancheleko kartzelan. Han zegoen bosgarren galeriako hirugarren solairu famatua, “Palomar” izenarekin ezagutzen zena. Bertako leihoetatik hainbat preso emakumek eta gizonek bota zuten euren burua.
Pertsona transexualak, berriz, errepresio izugarria jasateaz gain, sistematikoki ezkutatuak izan ziren, ikusezin bihurtu arte. Homosexual bezala tratatu zituen erregimena ez zen gai izan orientazio sexualaren eta identitate sexualaren artean bereizteko.
Lesbianek ere diskriminazio bikoitza bizi izan zuten, homosexual izateagatik eta emakume izateagatik.
Proiektu honen helburua da Espainiako historiaren urte ilun haietan kolektibo horrek jasandako errepresioa ezagutaraztea.
Horretarako 2010eko udatik aurrera Espainiako geografian alde batetik bestera ibili naiz era horretako errepresioa jasan zuten pertsonak bilatu, elkarrizketatu, argazkiak atera eta bideoan grabatzeko.
Lanaren azken emaitza argazki-sorta bat da, azpian protagonista bakoitzaren bizi-ibilbidea zehazten duen testu biografiko txiki batzuekin, eta, gainera, bideo bat, protagonistekin grabatutako elkarrizketen zatiekin egindakoa.
 
Javi Larrauri

2013-05-06

   TRANSEXUALITATEA   
Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz-ekin
Maiatzak 16 - arratsaldeko 19:00etan Etxezabalan
 
 "MASKARAK" izeneko dokumentala eta ondoren solasaldia

Bertan, bi pertsona transexual, gizon bat (Ixotz Louyest) eta emakume bat (Ainara Ruiz), saiatzen gara gure errealitatea ezagutarazten, aurreiritzi eta desinformazioa apurtzen.

"Maskarak" izenburuak honi egiten dio aipu: pertsona transexualoi, jaiotzean maskara bat ezartzen digute, gurea ez den sexu bat ezartzen digute, eta horrekin biziarazi; ez dugu lortzen gu geu izatea, harik eta maskara hori erantzi eta geure benetako sexuaren arabera bizitzen hasten garen arte.




Zalantzarik gabe bisibilizazioa da armarik garrantzitsuenetako bat edozein zanpaketari aurre egiteko, burujabetzeko eta isiltasunaren harresiak apurtzeko. Emakume eta gizon transexualon kasuan, gainera, are garrantzitsuagoa da: ia ezinbestekoa da.

Mundu osoan pairatzen dugu historian izan den zanpaketa latzenetako bat (baita hobetoen gauden herrialdeetan ere): erasoak eta erailketak (proportzioan, munduan urtean 6 milioi pertsona zisexual[ez-transexual] baino gehiago erailtzearen parekoa: benetako genozidio bat), erabateko lan-bazterketa, jendarte-bazterketa, komunikabideetan irrigarri gisa irudikatzea, morbo eta pornografiari lotuta... Eta, horren oinarrian, gizagabetzen (deshumanizatzen) gaituen aurreiritzi-multzoa, zisexismoa (gure sexu-identitatea ukatzea): aurkeztea benetako emakumeak edo gizonak ez bagina bezala, "hirugarren sexua" bagina bezala, gure benetako sexua genitalek markatuko balute bezala (eta ez garunak, gure identitateak)...

Baina beldurraren eta ezkutatzearen garaiak amaitu dira. Gero eta gehiago gara altxatu eta jendaurrean geure burua agertzen dugunak, gure errealitatea erakutsi eta errespetua exijitzen dugunak: beste edozein emakumeri edo gizoni bezala gure identitatea errespeta diezagutela, gure giza eskubideak eta eskubide zibil guztiak errespeta diezazkigutela. Tolerantziarik ez, errespetua.

Ainara Ruiz


2013-04-15

"MUJERES REPUBLICANAS"
dokumentalaren emanaldia

Egilea:  Javi Larrauri
www.javilarrauri.com

Apirilak 23 - gaueko 21:00etan
Modelo Aretoan

Cuando empecé a documentarme para realizar este proyecto me llamó la atención la ausencia de la mujer al hablar de la guerra civil o la resistencia antifranquista durante la dictadura. Salvo alguna rara excepción, sólo se hablaba de hombres. También es verdad que la mayoría de los documentos sobre el tema estaban escritos por hombres. Hombres que escribían libros hablando de lo que otros hombres habían hecho.
De todos los perdedores de la guerra civil española, quien más perdió fueron las mujeres republicanas. Les fueron arrebatados los derechos que habían conseguido durante la Segunda República. Y el bando vencedor se encargó de castigarlas cruel e innecesariamente.
En un principio pensé hacer una serie de retratos de mujeres que hubieran vivido la guerra civil en el bando republicano.

A medida que fui documentándome, me fui quedando prendado de las historias de esas mujeres.
Decidí buscar a aquellas que quedaran vivas para retratarlas en la actualidad y oir sus historias de su propia boca.

Intentar darles voz a esas historias que han tenido que permanecer tanto tiempo silenciadas, primero por la dictadura franquista y luego por una transición que en vez de romper con el régimen anterior, se hizo cómplice de él.
Conocer personalmente a estas mujeres ha sido una experiencia maravillosa y muy enriquecedora para mí. Son un ejemplo de entereza, de valentía y de coherencia. Un modelo a seguir.

Javi Larrauri

2013-04-12

EMAKUMEA ARRAUNLARI

ZARAUTZ ARRAUN ELKARTEAren proiektu berria.

Aupa neskak!


Animatu eta PARTE HARTU!





EMAKUMEA ARRAUNLARI

Astean bitan lagunartean arraunean egiteko aukera paregabea

Orain gutxi arte pentsaezina zen emakume batek arraunean egin eta, are gehiago, lehiatzeko aukera izatea. Zorionez, ordea, garaiak aldatzen doaz eta gero eta emakume gehiago ikusten ditugu estropadak jokatzen. Belaunaldi berriek normalizaziora iristeko lan handia egin beharko duten arren, bidea ireki dute jada eta arraunean egiteko aukera badute. Zer gertatzen da, ordea, aukera hori izan ez duten emakumeekin?

Abiapuntu horretatik eta beste kiroletan herrian ikus ditzakegun egitasmoak ikusirik (Emakumea Pilotari eta Zarauzko Emakume Korrikalariak, adibidez), emakumeari arraunean egiten ikasi eta hortaz gozarazteko aukera luzatzea pentsatu du Zarauzko Arraun Elkarteak; lehiak alde batera utzita eta lagunartean kirola eginaz, arrauna eta emakumea bateragarriak direla konturatzeko. Maiatzetik uztailera bitartean, Mertxe Aizpurua arraunlari ohiak lagunduta, astean bitan elkartu eta arraunean jarduteko aukera izango dugu. Uztailan, bukaera on bat emateko, elkartutako emakume guztien artean estropada eta bazkari mundial bat ere antolatuko ditugu, festa giroan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, emakumeazae@gmail.com helbidera idatzi edo 688649197 telefono zenbakira dei dezakezue. Guk argituko dizkizuegu zalantzak. Bestela, azaldu zuzenean apirilaren 24an arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Kiroldegian egingo dugun bilerara. Hala ere, eskertuko genizueke gurekin harremanetan aurretik jarriko bazinete; emakume kopurua kalkulatuz joan gaitezen. Izena aurrez ematekotan, bidali mezu bat izen-abizenekin eta kontakturen batekin (helbide elektronikoa edota telefono zenbakia). Izena ematea doakoa izango da.

Zarautz Arraun Elkartea

2013ko apirila